HIZLARIAK ETA PARTE-HARTZAILEAK
Literatura unibertsalak nola laguntzen gaituen, bai geure burua, bai inguratzen gaituen mundua hobeto ezagutzeari buruzko hausnarketak eta esperientziak kontatukodiguten idazle eta aditu nabarmenak izango ditugu Lucky Books Bienalean.
Komunikazioarekin eta bakerako hezkuntzarekin konprometitutako humanista.
Proiektuen kudeaketan, merkatu-analisian, irakaskuntzan eta ikerketan esperientzia duen itzultzailea.
Komunikazio globalean aditua, fundazio, enpresa eta proiektu kulturaletan esperientzia duena.
Unibertsitateko irakaslea eta enpresa-etikan aditua, compliance eta erantzukizun sozial korporatiboan esperientzia duena.
Coach exekutiboa eta ongizate korporatiboan aditua, lege- eta enpresa-sektorean esperientzia duena.
Annie Hintz 20 urtez ingeleseko irakaslea izan da. Estatubatuarra da, Chicagokoa konkretuki, baina 2003an bertatik joan zen, bere ikasketak eta masterra bukatu ondoren, Mexikon ingelesa irakasteko. 2008 ezkero Espainian bizi da eta 2018an Arabako Ganberan hasi zen lanean. “Bloglish” blogaren sortzaile eta idazlea da gainera.
Berarentzat irakaslea izatea eta era atseginean ikasteko edukiak sortzea sekulako plazera da.
Allihassana Coulibalyk ibilbide akademiko zabala du, Nancyn, Frantzian, Literatura eta Zibilizazio Hispaniarretako master bat eta Letra Modernoak eta Literatura Konparatuetako beste master bat barne.
Gainera, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Itzulpengintza eta Interpretazioko master batekin osatu du bere prestakuntza. Duela 25 urte baino gehiagotik, frantsesa irakasten aritu da hainbat akademia eta enpresatan, eta noizean behin itzulpenak egin ditu.
Anouska Sucunza 26 urtez abokatutzan jardun ibili den abokatua da eta bere lanbidea ulertzeko moduan bilakaera bat bizi izan du.
Azken hamarkadan, arlo juridikotik haratagoko prestakuntza jaso du eta bilakaera pertsonal bat izan du, abokatutzak bake soziala lortzen lagun dezakeela sinestera eraman duena. Aholkularitza emateaz gain, pertsonei egoerak onartzen, irtenbideak aurkitzen eta beren gatazkak eta kezkak kudeatzeko erabakiak hartzen lagun diezaiekeela uste du.
Antonio Rivera Historia Garaikideko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta 1986 geroztik klaseak ematen ditu Gasteizko Letren Fakultatean. Gaur egun, Valentín de Foronda Gizarte Historiaren Institutuko zuzendaria eta zentro horretako Ikerketa Taldeko IP ere bada.
Azken urteotako ikerketa-lanek indarkeria politikoa eta terrorismoa izan dituzte ardatz, kultura politikoei eta historia sozialari buruzko beste batzuk alde batera utzi gabe. Arabako Campuseko errektoreordea, legebiltzarkidea eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea ere izan zen.
Asier Azkarraga Antropologian doktorea, unibertsitateko irakaslea UNEDen eta Digipen Bilbaon eta Gasteizen dagoen UNEDeko zentro elkartuan Idazkari Akademikoa da. Bere espezializazio-eremua arte etnografikoa da, batez ere afrikar-kulturetan.
Gaur egun, antropologiari lotutako irakasgaiak ematen ditu, ikerketa etnografikoa, psikologia soziala, etikoak edo giza migrazioak horien artean.
Asier Maiak poemak, pentsamenduak eta kontakizun laburrak idazten ditu, bai euskaraz, bai gazteleraz. Bere azken poema-bilduma Zuri-beltzaren koloreak izena du. Kontakizunak ditu gustuko eta EITB1eko BIBA ZUEK! programan kolaboratzen du.
Bizitza gogoberotasunez bizitzen du, oparitzat hartuz, eta bere hitzen bitartez adierazten du.
Aurora Cuadrado irakasle eta itzultzaile interprete autonomoa da. Filologia Frantseseko lizentziatura lortu zuen Valladoliden 1987an, eta Itzulpengintza eta Interpretaziokoa (Frantsesa) EHUn 2007an.
Hainbat erakunde eta enpresatan lan egin du, eta hainbat arlotako dokumentu ugari itzuli ditu. Gaztelaniazko eta frantsesezko testuen interpretazioak eta zuzenketak ere egiten ditu hainbat erakunde eta unibertsitaterentzat. 1999an Sagitario Saria irabazi zuen "Estambul con los cinco sentidos" lanarekin. Gaur egun, LIU gisa lan egiten du EHUn eta Literatura Konparatuan doktorea da.
Blessing Osudji 35 urteko emakume afro-euskalduna da, Malabon jaioa baina gasteiztarra. Duela 15 urtetik irakaskuntzan dihardu, bere pasio handia baita. 2019an, ekiteko aukera izan zuen eta horrela sortu zuen Brandon English Academy, esparru horretan hazten eta ikasten jarraitzeko. Harentzat, plazer handia da irakaskuntzan aritzea.
Carmelo Bazaco Ingeles Filologian (Deustu) lizentziatua da, The Ohio State Universityk (2017)bere kopulak gaztelaniaz prozesatzeari buruzko tesiarengatik hizkuntzalaritza hispaniarrean master eta doktoretza eman zion. Klaseak eman ditu, bai unibertsitate mailan, bai bigarren hezkuntzan Espainian eta AEBetan. Sintaxi eta semantika teorikoko eta hizkuntzaren egitura, esanahi eta prozesamenduaren arteko interfazeko ikertzailea da.
Catherine Rabereau frantziarra da, Borgoinan jaioa. Frantseseko irakaslea da atzerriko hizkuntza gisa, baita DELF-DALF azterketen aztertzaile eta zuzentzailea eta DELF hezitzaile eta itzultzailea ere.
Eider Goñi Psikologia Ebolutibo eta Hezkuntza Saileko EHUko irakasle agregatua da, 2007tik Lehen eta Haur Hezkuntzako Graduetan irakasten du, eta berriki Psikodidaktikako Masterrean. Irakaskuntza honi lotuta, 27 Gradu Amaierako Lan eta 4 Master Amaierako Lan zuzendu ditu.
Gaur egun, Mugikortasun Iraunkorraren, Ikasleen eta Euskararen zuzendaria da Arabako Campusean.
Garazi Bravo Filologia Hispaniarra ikasten ari da. Bigarren Hezkuntzako gaztelania eta latineko irakasle gisa lan egin du, eta boluntario izan da atzerritarrei gaztelaniako klaseak ematen.
Gaur egun, Aisialdi eta Denbora Libreko begirale gisa lan egiten du. Irakurtzea da bere pasio nagusia, Urrezko Mendeko poesia eta XX. mendeko nobela batez ere.